6. Itzalak korridorean

Laburpena

“Itzalak korridorean” narratibak eskola-jazarpenari heltzen dio, biktimaren, erasotzaileen eta behatzaileen ikuspegitik. Eszena interaktibo batzuen bidez, ikasleek jazarpenaren alertaren seinaleak, zergatiak eta ondorioak aztertuko dituzte, baita jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko estrategiak ere. Istorioak Izarra artefaktua erabiliko du jazarpenaren ezkutuko dinamikak ezagutarazteko, eta hezkuntza-komunitatearen enpatia eta konpromisoa sustatuko ditu arazoa konpontzeko.

Helburu pedagogikoa

Narratiba honen helburu pedagogikoa ikasleak eskola-jazarpenari buruz sentsibilizatzea da, jazarpen hori identifikatzeko, ulertzeko eta haren aurka jarduteko tresnak eskainiz. Interakzioaren bidez, enpatia, errespetua eta erantzukizun kolektiboa sustatzen dira, eta jazarpen-seinaleak ezagutzen, biktimei laguntzen eta hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean arituz ingurune seguru eta inklusiboa sortzen erakusten zaie ikasleei.


SCORMa deskargatu: hemen

Textu-gidoia deskargatu: hemen